XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

c) Txarnela eskizodontoa. (Ikus 6.8.D eta E irudiak).

Trigonidoek erakusten dute hortz-mota hau.

Eskubiko kuskuak bi hortz handi ditu, unboari dagokion dibergentzia bentrala erakusten dutelarik; ezker aldekoak, ostera, hortz triangeluar handia du, eskuineko kuskuaren hortzekin artekatzen delarik.

Honetaz gain, ezker aldekoak, aurreko hortz bat eta atzeko beste bat ditu, eskubialdeko hortzekin artekatzen diren bi hutsuneen alboetan kokatuta izanik.

Hortz guztiek zeharretiko irtenune gogorrak erakusten dituzte.

d) Txarnela isodontoa. (Ikus 6.8. F ird.).

Izenak berak adierazten duenez, hortzen garapena berdina da kusku bietan.

Txarnela-mota hau oso gogorra da.

Batzutan, hortzak ez dira askorik nabaritzen eta irtenune bigunen itxura erakusten dute.

e) Txarnela adontoa.

Bibalbio askok (anomalodesmoek batez ere), ez dute hortzik erakusten.

6.3 / Mantua.

Bibalbio primitiboen mantuak, gorputza gordetzen duten bi hegal lateral ditu.

Bi hegal hauek lotuta daude alde dortsaletik, mantuaren istmoa osoturik.

Mantuaren ertzak libre gelditzen dira, fusionatuta ez baitaude.

Bibalbioen eboluzioan, ertzen fusio hau gradu desberdinetan gertatu da, ale helduen itxuran eta ekanduetan garrantzi handia izan duelarik.

Mantuaren hegal bakoitza, dagokion kuskuari lotuta dago, maskorrean txertatuta dauden muskulu palealen bidez.

Zenbait kasutan, maskorraren ertza jarraitzen duen lerro paleala nabaritzen da.

Atzeko sifoia oso garaturik duten bibalbioetan, atzeko muskulu adduktorearen azpian lerro honen altzo paleala ager daiteke. (Ikus 6.9 ird.).

Altzo honek, sifoiaren muskulu uzkurtzaileen txertaketaren kokapena seinalatzen du.

Mantuko ertzen fusioaren gradua oso aldagarria izaten da.